XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Kopan, finalera iristea lortu ondoren, gure taldeak bere ahalmen indartsuaren erakustaldi bikaina egin zuen. Euskalduna, Tolosana, Amaikak-Bat eta Michelin bazterrean utzi ondoren C.D. Elgoibarren aurka lehiatu zen inauguratu berria zen Anoetako Stadium-ean. Elgoibartarrek 2-0 irabazi eta txapeldunen titulua eraman zuten beraiekin.

Urte askotako tradizioari eutsiz Alamedako dantzaldi publikoak bukatutzat eman arte iraun zuena dantza-saioaren amaieran eta Udal Musika-Bandaren eskutik, C.D. Touringen ereserkia jotzeko ohitura hedatu zen ekipoak garaipena lortzen zuen bakoitzean.

Horrela gertatu zen Denboraldiko igande hartako batean baina Banda Touringen pasodoblea jotzen ari zenean antza denez zaletuegia ez zen bandako partaide bati zer bururatuko eta bapatean ereserkiaren letra aldatu eta ekipoaz trufatzea. Aipatu gertaera horrek Zuzendaritzaren kritika zorrotza eragin zuen eta Bandari Touringen ereserkia jotzea debekatu egin zitzaion.

Denboraldiaren hasieran eztabaida gogor samarra izan zen Zuzendaritzakoen eta Udal arduradunen artean. Istiluaren funtsa, urtero Madalenetan korriken zen txirrindularien lasterketa bertan behera utzi beharrak sortu zuen, izan ere Udalak 3.500 pta.ko dirulaguntza bakarrik eskaini baitzuen gastuak ordaindu ahal izateko, lasterketa antolatzeko beharrezko diru-kopurua 5.000 pta.koa zen bitartean.

Prentsan argitara emandako kritikek eta arazo horren inguruan sortutako giro nahasiak dimisioa aurkeztera behartu zuten Zuzendaritza-Batzordea eta arazoari irtenbide bat nola bilatu aztertzeko Aparteko Bakar Nagusirako deialdia egin zen 50-08-30eko egunean Luistarren Egoitzan. Batzarrak babes osoa eman zion Zuzendaritzari eta honek iragarritako dimisioa bertan behera uztea erabaki zuen.

Erretiratzeko ordua heldu eta ongi merezitako omenaldia eskaini zitzazion hainbat urtetan ekipoko kapitain duin bezain zintzo izandako Vicente Cabezón jokalariari.